2010-02-18

Latsagako legenda



Legendak dio mairuen zerbait gainean eramateak zorte ona ematen duela. Hala, Latsagako Gaztelura, Izuran, behin errege atzerritar bat erasotzera joan zen eta zorte ona izateko mairu beso bat zeraman, bere armada guztia atzetik zeramala. Erasoan ari ziren eta halako batean errege honi mairu besoa gaztelu barnera erori zitzaion. Gaztelu barneko bi soldaduk besoa hartu zuten. Atzerritar erregeak, besoa berreskuratzeko nahian, desesperazioak jota, bere besoa luzatu zuen burdinazko hesien artetik, ailegatuko zenaren esperantzaz. Momentu horretan bertan, soldaduetako batek ezpataz besoa moztu zion erregeari. Honek, mina ezin jasanez eta haserre batean alde egin behar izan zuen armadarekin.

Latsagako Pex Jauna bueltatu zenean, kanpoan baitzen erasoaren egun horretan, gertatutakoa kontatu zioten bere gizonek eta hau beso bakarreko jaunaren bila abiatu zen ingurunean barna. Noizbait, ez oso urruti, ez eta berandu ere, beso moztua zuen jaun bat aurkitu zuen, eta hil.

Daniel Arbeletxeri (Latsagako Gazteluko nagusia) bildua.
Argazkia: I. Sagredo.

2007ko urtarrila