Blogaz

HITZAK MIN

Bada toki bat hitzak min hartzen duena. Hitzak min ematen du, halaber. Hitzak. Azaleko bizirauteaz haratago, hitza sekretu handia da. Munduak batera edo bestera egitea hitzak dakar.

Blog honek euskararen herriak sortzen dituen kezka eta maitasuna, ardura eta miresmena dakartza hitzez; hitzaren iradokiaz, elearen ezkutukoaz, solasaren altxapekoaz.

Ukitu literario eta sentimental ukaezin batez egindako argazki metaforikoak dira hemen agertutakoak, kritika bazter utzi gabe.

Oharra: Blogaren izena I. Goikoetxandiak sortutako "Hitzek min hartzen duten tokia" kantak iradokia da.


Ana Telletxea Koxkolin (Bera/Iruñea)


Euskal Filologian Lizentziatua.
Euskara irakaslea Bigarren Hezkuntzan.

Beltxaren bikoteko kidea (beltxaren.blogspot.com.es/)

Harremana eta berri gehiago izateko: